Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ohiko galderak

Preguntas frecuentes

Beste pertsona batzuen bidaia ordaindu dezaket nire txartel sozialaren bidez?

 

Bai.

Dena den, erabiltzaile arruntaren tarifa kobratuko da: 0,70 euro.

Zerikusia duten zerbitzuak

Nire txartel pertsonalizatua iraungita dago. Zer egin behar dut?

Txartela C motakoa bada (familia ugariak) eta iraungita badago, txartel pertsonalizatuak egiteko lekuetako edozeinetara joan beharko duzu eta dokumentu hauek eraman:

  • Familia ugariaren agiria
  • Koloretako argazki bat, nortasun agirikoaren tamainakoa

Gogoan izan behar duzu, txartela iraungita badago ere, saldoa amaitu arte erabili ahal izango duzula.

Zerikusia duten zerbitzuak

Nola funtzionatzen du autobusez aldatzeak?

Bi garraio linea desberdin erabiltzen badira 45 minutuko tarte batean lehen baliogabetzetik, bigarren bidaia transbordo edo autobusez aldatzetzat jotzen da eta doakoa da.

Zer egin behar dut txartela hondatzen bazait?

Txartela izengabea bada, kargatzeko lekuetako edozeinetara  joan behar duzu eta txartel hondatua eraman behar duzu.

B motako pertsonalizatua bada (65 urtetik gorakoak, errenta mugarik gabe) edo C motakoa (familia ugariak) edo abonu bat, txartel pertsonalizatuak sortzeko guneetako edozeinetara joan beharko duzu.

Txartela E (elbarritasunen bat duten pertsonak) edo F (baztertze sozialeko egoerako pertsonak) motakoa bada, Mankomunitatearen bulegoetara joan behar da (Navas de Tolosa kalearen 29.ean daude, behealdean), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.

Txartel pertsonalizatuen kasuan, dokumentu hauek eraman behar dira:

  • Txartel hondatua
  • Nortasun agiriaren kopia
  • Familia ugariaren agiria (C motako txartelen kasuan)

Txartelak saldoa badu eta irakur badaiteke, unean bertan aldatuko da txartel berrira. Ezin bada irakurri, ordea, 10 egun igaro eta karga bat egin eta gero egingo da.

Gainera, 7 euro ordaindu behar dira: 2 euro, txartela ordaintzeko, eta 5, kargatzeko.

Zerikusia duten zerbitzuak

Zer egin behar dut txartel pertsonalizatua galtzen bazait?

Zure txartela B motakoa (65 urtetik gorakoak, errenta mugarik gabe), C motakoa (familia ugariak) edo abonu bat bada, txartel pertsonalizatuak sortzeko guneetako edozeinetara joan beharko duzu.

Txartela E (elbarritasunen bat duten pertsonak) edo F (baztertze sozialeko egoerako pertsonak) motakoa bada, Mankomunitatearen bulegoetara joan behar da (Navas de Tolosa kalearen 29.ean daude, behealdean), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.

Dokumentu hauek eraman behar dira:

  • Nortasun agiriaren kopia
  • Koloretako argazkia, nortasun agirikoaren tamainakoa
  • Familia ugariaren agiria (C motako txartelen kasuan)

Gainera, 7 euro ordaindu behar dira: 2 euro, txartela ordaintzeko, eta 5, kargatzeko.

Zerikusia duten zerbitzuak

Nora deitu dezaket taxia eskatzeko?

948 232300 / 948 351335 (Tele Taxi San Fermín / www.taxipamplona.com)

609 452191  Taxi Licencia 044

Zerikusia duten zerbitzuak