Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2019/07/13

Uztailaren 15ean, astelehena, Eskualdeko Hiri Garraioaren udako ordutegia hasiko da

Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela

Uztailaren 15a, astelehena, eta abuztuaren 31 artean udako ordutegia egongo da martxan Eskualdeko Hiri Garraioan, eta, beraz, maiztasunak murriztuko dira zenbait lineatan. Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela, herritar asko oporretan baitira, eta ikastetxeak eta unibertsitateak itxita baitaude.

Udako ordutegiari dagokion informazio zehatza sareko zutoin eta markesinetan dago. Horrez gain, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere kontsultatu ahal da: www.infotuc.es.

Beste albiste batzuk

  • Helburua da urtegiaren hondoan dagoen manganesoa eta burdina kentzea, uraren kalitatea hobetzen baitu.
  • Era berean, igandetik aurrera 23. lineak zerbitzua emango du Cordovillara
  • Era berean, heldu den igandean neguko ordutegia hasiko da EHGan
Tagak