Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2015/07/14

Uztailaren 15ean, asteazkena, Eskualdeko Hiri Garraioaren udako ordutegia hasiko da

Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela

Uztailaren 15a, asteazkena, eta irailaren 6a artean udako ordutegia egongo da martxan Eskualdeko Hiri Garraioan, eta, beraz, maiztasunak murriztuko dira zenbait lineatan. Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela, herritar asko oporretan baitira, eta ikastetxeak eta unibertsitateak itxita baitaude.

Udako ordutegiari dagokion informazio zehatza sareko zutoin eta markesinetan dago. Horrez gain, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere kontsultatu ahal da: www.infotuc.es.

Beste albiste batzuk

  • Urtarrilaren 23an, igandea, Arga ibaia garbitzeko beste jardunaldi bat egingo da, Alianza por el Clima taldeak antolatuta.
  • Lohiak eguzki bidez lehortzeko planta pilotua uztailaz geroztik dago martxan, eta beste digestore primario bat eraikiko da 2022an
  • Osasun Kontselariak ezarritako covid kontrako murrizketek aldaketak eragin dituzte hiri garraio zerbitzuan
Tagak