Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2013/03/04

Unibertsitateko kideen artean hiri garraioa erabiltzea bultzatzeko kanpaina

Kanpainaren helburua da eskualdeko hiri garraioa bultzatzea unibertsitateetako ikasle eta langileen artean.

 

Gaur goizean “Applícate” izeneko kanpaina aurkeztu da, eskualdeko hiri garraioa erabiltzea bultzatzeko Nafarroako Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen eta langileen artean.

Hain zuzen, jarduera bihar hasiko da, martxoak 5, NUPeko campusean. Bertara autobus bat joango da, kanpaina dinamizatzeko helburuarekin, informazioa emateko eskupaperak banatuko dira eta garraiobideei buruzko informazio kanal nagusiei buruzko azalpenak emango zaizkie bisitariei: www.infotuc.es webgunea  –garraioari   buruzko informazio guztia du denbora errealean–, Google Transit aplikazioa –hiri garraioko autobusetako bidaien plangintza egiteko aukera ematen du–, “Tu villavesa”  sakelako telefonorako aplikazioa eta markesinetan dauden QR kodeak.

Horrez gain, informazioa emateko autobus horretara joaten diren guztiei bina txartel emango zaizkie, hiri garraioko autobusetan ibiltzeko, eta bai kupoi bat ere. Kupoi horretan datu pertsonalak idazten badituzte, lau iPad mini-ren zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Zehazki, informazioa emateko autobusa Ikasgelategiaren eta Liburutegiaren artean egongo da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, martxoaren 5, 6 eta 7an, 10:00etatik 19:00etara. Hurrengo astean, berriz, martxoaren 12, 13 eta 14an, Nafarroako Unibertsitatean egongo da.

Kanpaina honetarako, gainera, kartelak prestatu dira, informazioa emateko mahai zapiak (unibertsitateetako jantokietan banatuko dituzte), eta bai mikrosite edo berariazko webgune bat ere, kanpainaren gaineko informazio guztia duena.

Gaur goizean egin duten aurkezpen ekitaldian Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari José Muñozek, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen errektoreorde Paloma Vírsedak, Nafarroako Unibertsitateko Ikasleen errektoreorde Tomás Gómez-Acebok eta TCC enpresako zuzendari kudeatzaile Ramón Palauk parte hartu dute. 

Muñozek hitz egin duenean esan duen modura, zenbait ekimenen artean aurrenekoa izango da hau. Ekimen horien bidez, hainbat talderi hiri garraioaren ezaugarriei buruzko informazioa eman nahi zaie. Gainera, garraio zerbitzua gerturatu nahi zaie erabiltzaile izan daitezkeen beste pertsona batzuei, uste baita orain iraunkorra ez den mugikortasuneko beste garraiobide bat hautatzen duela askok, besteak beste, ibilgailu pribatua. Kasu honetan, “Applícate” izeneko lehen kanpaina hau unibertsitateetako kideentzat prestatu da, bereziki, irekiak baitira berrikuntza teknologikoetara.

Argibide gehiago nahi izanez gero, joan zaitez eskualdeko hiri garraioko webgunera: www.infotuc.es

 

 

Beste albiste batzuk

  • Lauhilekoaren amaieran ordainduko litzateke itxialdiak ukitutako egunei dagokien fakturaren zatia
  • COVID-19aren aurka egiteko Nafarroako Gobernuak agindutako neurrien artean ezarrita dago Hiri Garraioan gehieneko edukiera %50ekoa izango...
  • Kostuak ordaintzera zigortu du alderdi demandatua, Nafarroako Kontratuen Administrazio Auzitegia