Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2019/10/15

Ostegunetik aurrera, Hiri Garraioaren informazioak ordutegi teorikoak baino ez ditu erakutsiko

Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea

Ostegunetik aurrera, hilak 17, Eskualdeko Hiri Garraioko zerbitzuaren denbora errealeko informaziorako gailuek (markesinetako panelak, Infotuc webgunea eta Tu Villavesa aplikazioa) ordutegi teorikoak baino ez dituzte erakutsiko. Arrazoia da egun horretatik aurrera billabesa guztietan ordainbiderako ekipoak ordeztuko direla (autobusera igotzen diren pertsonen garraio-txartelak baliozkotzeko aukera ematen duten gailuak) eta bai Ustiapenerako eta Informaziorako Laguntza Sistema ere (SAEI). Eguneratze hau berrikuntza teknologikoko planaren barnean dago, eta progresiboki gauzatuko da hurrengo asteetan. Hartara, amaitzen denean, urtea bukatu aurretik, EHGko informazio-gailuek berriro ere denbora errealean erakutsiko dute informazioa.

Gogoan izango denez, joan den abuztuan, aurreneko ekipoak ordeztu ziren 1. linean (Unibertsitateak) eta 3.ean (Zirkularra, mendebaldea: Hirigunea – Antsoain), proba gisa eta egungo aldaketa flotako gainerako lineetan abiarazi aurretik.

Instalazio honek berrikuntza teknologikoaren lehen fasea amaitzea ekarriko du. Gero, Mankomunitateak funtzionaltasun berriak ezartzeari ekingo dio, besteak beste, garraio-txartela telematikoki birkargatzeko bidea emango dionari, eta tiketa finantza-txartelarekin edo sakelako telefonoarekin ordaintzea ahalbidetuko duenari.

Beste albiste batzuk

  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23