Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2020/03/16

Ohiz kanpoko neurriak Taxiaren zerbitzuan, COVID-19 birusak eragindako osasun-krisiaren aurrean

Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremuan zerbitzua %50era murriztuta geldituko da

COVID-19 birusa (koronabirusa) kutsatzearen aurrean Osasunaren Mundu Erakundeak izendatutako pandemia dela-eta, eta Estatuak Espainian alarma-egoera izendatu duela aintzat hartuta, Iruñerriko Mankomunitateak hainbat neurri hartuko ditu bihartik aurrera, gaur bertan Mankomunitateko lehendakariak izenpetu duen ebazpen batean ezarrita gelditu direnak: 

1- Taxiaren zerbitzuaren eskaintza %50era mugatuta geldituko da Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremukoak diren baimenetarako. Dena den, eskaintza mugatze horretatik kanpo geldituko dira ibilgailu atxikia eurotaxia duten baimenak (mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutako ibilgailua). Baimen horiek une oro lan egin ahal izango dute. 

2- Ibilgailuaren okupazio-edukiera mugatuta geldituko da, eta, beraz, lehen ilaran kopilotuaren lekua ezin izango da erabili. Gainerako ilaretan, gehienez ere, bi bezero eseriko dira ilarako, eta, salbuespen gisa, eta taxi-gidariak onartzen badu, hiru eseri ahal izango dira ilarako, haietatik bi adingabeak badira. 

3- Eskudirutan ordaintzea debekatuta egongo da, eta, hortaz, ordaintzeko modu bakarra txartela erabiltzea izango da eta, ahal bada, kontakturik gabea. Tiket inprimatua nahitaez ematea salbuetsita geldituko da. Dena den, taxi-gidariak tiketa eskainiko du eta eman egingo du bezeroak onartzen duen kasuetan.

4- Osasun-agintarien gomendioei jarraituta, zerbitzu bakoitzaren ondoren taxi-gidariak garbiketa desinfektatzailea egingo du ibilgailuan, bai barnean eta bai kanpoan ere. 

Azkenik, Iruñerriko Mankomunitateak gomendatzen du taxi-zerbitzuak hitzartzeko, ahal izanez gero, ‘Pide Taxi’ aplikazioa erabiltzea. 

Beste albiste batzuk