Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2018/11/09

OCU-k egindako txosten bateko baloraziorik hoberena Eskualdeko Hiri Garraioak eskuratu du

21 hirirako garraio publikoaren gaineko txosten bat da eta, bertan, Iruñeak lehendabiziko postua partekatzen du Bilborekin eta Logroñorekin

Espainiako Kontsumilaitzeen Elkarteak (OCU) 21 hiritako garraio publikoaren gaineko txosten bat kaleratu berri du, eta, bertan, Iruñekoa hoberenetako bat dela ziurtatzen da, Bilborekin eta Logroñorekin batera

Txostenak 252 autobus linea, 21 metro linea, 10 aldiriko tren linea eta 8 tranbia linea aztertu ditu, osotara. Hiru alderdikontuan hartu ditu: puntualtasuna, markesinetan kokaturik dauden pantaila digitalen fidagarritasuna eta autobusetan ibiltzen den jende kopurua. Iruñean eguneko 24 lineetatik 21 aztertu ditu.

Txostenean jende metaketa aztertu da. Atzerapenek, normalean, geldilekuetan jendetza pilatzea eragiten dute. Horren ondorioz, autobusean ibiltzea ez da batere eroso. Iruñean horrelakorik ez dela gertatzen dirudi, ezta beste hiri hauetan ere: Coruñan, Vigon, Granadan, Bilbon eta Logroñon. 

Markesinetan kokaturik dauden pantailek ematen duten informazioaren fidagarritasunak Iruñea goiko mailara aupatzen du. Horrekin batera Logroño, Bilbo, Kanaria Handiko Las Palmas eta Zaragoza agertzen dira.
 

Ordutegia betetzeko puntualtasunari dagokionez, nabarmendu diren hiriak hauexek dira: Badajoz, Santander eta Valencia. Iruñea bigarren postuan agertzen da,  Bilbao, Logroño, Granada eta Madrilekin batera.  

Puntualtasun hori neurtzeko OCU autobusen maiztasuna eta geldilekuetan (bai pantaila digitaletan bai tauletan) iragartzen ziren ordutegiak parekatu dituzte. Jende metaketaren ebaluazioa egiteko, bestalde, organizazioak ibilgailua beterik zihoanetz hartu du oinarritzat, baita zenbat jende zegoen zain geldilekuetan ere. Txosteneko puntuazioen taulan azkeneko lekuetan agertzen diren hirietako biztanleak dira garraioaren atzerapenik handiena jasan behar dutenak.

 
autobus publiko zerbitzuaren kalifikazioak

2017an Iruñerriko Mankomunitateak Euskaldeko Hiri Garraioari zegokion azkeneko gogobetetasun inkestan, zerbitzuak 10etik 7,8 puntu lortu zituen, azken 19 urte hauetan inkestan agertutako notarik hoberena, alegia. Maiztasunak eta ordutegiari buruzko informazioak 7,9 puntu lortu zituzten; puntualtasunak, 7,6 puntu eta erosotasunak 7,6 puntu.

OCUren txosten osoa esteka honetan ikus daiteke 

Beste albiste batzuk