Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2018/06/20

Mankomunitateak Metropoli-Mugikortasun Behatokiaren XV. Jardunaldi Teknikoa ostiralean ospatuko du

Ekitaldiak eragindako karbono aztarna kalkulatuko da lehenengo aldiz

Ekainaren 22an Iruñeko Baluarten Metropoli-Mugikortasun Behatokiaren (gaztelaniaz Observatorio de la Movilidad Metropolitana, OMM) XV. Jardunaldi teknikoa ospatuko da. Behatoki horren lankideei, bai mugikortasunaren eta garraio publikoaren profesionalei zuzenduta egongo da.

2005etik probintzia bateko hiriburuan ospatzen da kongresu hau urtero, eta, bertan, hiri-eremuetan garraioaren arazoen eta irtenbideen inguruan eztabaidatzen da. Era berean, gure hirian garraioa hobetzeko gaurkotasun gaiei helduko diete.  Aurten “Mugikortasun Iraunkorrerako eta Airearen Kalitaterako: baterako erronka” izenburuko ekitaldiaren antolaketaz arduratuko da Iruñerriko Mankomunitatea.

Mankomunitateko lehendakariak, Aritz Ayesa-k, jardunaldiari hasiera emango dio. Haren ondoan izango dira: Maj-Britt Larka Ingurumena, Elikadura, Nekazaritza eta Arrantza Ministerioko Ingurumen-Industrialaren eta Airearen Kalitatearen zuzendariordea; Joseba Asirón, Iruñeko alkatea eta Manuel Ayerdi, Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomikorako lehendakariordea.

Jardunaldian Espainiako Hirigintzaren Mugikortasunaren Agendari buruz hitz egingo dute. Horrez gain, beste gai batzuk ere aipatuko dira: Bordele, Malaga eta Zaragozako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planak eta 2016ko OMMren txostena.  

Iruñerriko Mankomunitateko Garraioaren zuzendariak Jesús Velascok “Iruñeko Mugikortasuna. Iruñerriko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana” izenburuko mintzaldia egingo du.  Arratsaldeko saioak “Hirietako Aire Kalitatea” izena izango du eta moderatzailea Mankomunitateko Berrikuntza eta Egitasmo Estrategikoen zuzendaria, Alvaro Miranda, izango da. Hark berak hitzaldi bat eskainiko du: “Biometanoa: Hiriko airearen kalitatearen eta zero igorpenen erregai laguna”.

Karbono aztarnaren kalkulua

Ekitaldia ospatzen den bitartean horren antolaketak eta ospakuntzak eragindako karbono aztarna (energia erabileraren eta joan-etorrien ondoriozkoak) kalkulatuko da. Horri esker berotegi efektu gasen igorpenak kuantifikatuko dira eta  berdinduko dira, neutroa izan dadin. Aztarna horren konpentsazioa BEG-en igorpen hartzeko edo murrizteko estatuaren edo nazioartearen mailan egiten diren egitasmoen CO2 tonen eskubideak hartuta egingo da (baso berriak edo jardunbide egokiak, batez ere).

Aipatutako kalkulu honen atzean BEG-en igorpenekiko Mankomunitateak duen ardura dago. 2014 eta 2016 artean CO2 igorpenak % 20,4 gutxitu ditu eta horretan dabil gero eta baxuak izan daitezela. Aurten bere Karbono-Aztarna Espainiako MAPAMAko (Nekazaritza eta Arrantza, Elikagaia eta Ingurune Ministerioa) Klima Aldaketaren Bulegoaren erregistroan sartu du. Badira lau urte hasi zela egiten protokolo hori bolondres.

Metropoli-Mugikortasun Behatokiaren azterketa eta hausnarketa egiteko erakunde bat da. Espainiako hiri metropolien Garraio Publikoaren Buruzagiek, Nekazaritza eta Arrantza, Elikagaia eta Ingurune Ministerioak, Sustapen Ministerioak, Industria Ministerioak (Dibertsifikazio eta  Energiaren Aurrezkiaren Institutuaren bidez) eta Barne-arazoetako Ministerioak (Trafikoaren Zuzendaritza Orokorraren bidez) sortutakoa da. Haren helburua garraio publikoaren eraginez lortutako hirietako garapen iraunkorra eta bizitzaren kalitatea hobekuntza islatzea da.
 

Beste albiste batzuk

  • Astelehenetik aurrera, hilak 20, Hiri Garraioak bere zerbitzua berrantolatuko du Mutiloan, 17., 22. eta 25. lineekin
  • Berriozarren ematen den zerbitzuan maiztasuna hobetzea ere ekarriko dute 17. lineako aldaketek
  • Joan den abenduaren 19an Batzar Nagusiak egin zuen saioan onartu ziren hasiera batean