Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2015/06/30

Lehen bi asteetan hiri garraioko aldi baterako 779 abonu kargatu dira

Ekainaren 12a eta 28a artean 15.510 bidaia egin dira abonu horiek erabilita

Joan den ekainaren 12an abian jarri zirenetik eta aurreko igandea bitartean, ekainak 28, hiriko garraioko 30 eguneko 779 abonu kargatu dira. Haietatik guztietatik 501 abonu orokorrak dira, 164 gazteentzakoak dira eta 114 familia ugarientzakoak.

Denbora tarte horretan bertan, guztira, 15.510 bidaia egin dira: 10.789 bidaia 30 eguneko abonu orokorra erabilita, 2.585 bidaia, gazteentzako abonua erabilita, eta 2.136 bidaia, familia ugarientzakoa erabilita.

Jakina denez, ekainaren 12az geroztik Eskualdeko Hiri Garraioan ordaintzeko era berri hau dago: 30 EGUNEKO ABONUA. Abonu horrek aukera ematen du, prezio finko batean, nahi adina bidaia egiteko, edozein egunetan eta edozein ordutan, 30 eguneko epean.

Hasiera batean, aldi baterako abonu horien hiru mota jarri dira martxan: orokorra (30 euro balio du), 26 urtetik beherakoentzakoa (24 euro balio du) eta familia ugarientzakoa (21 euro balio du).

945 txartel jaulki dira abonuetarako 

Gogora ekarri behar da 30EGUNEKO ABONUA erabili ahal izateko erabiltzaileek garraio txartel pertsonalizatua (argazkia eta izena duena) eduki behar dutela, bertan kargatu ahal izateko abonu hori. 

Erabiltzaileak jada badu txartel pertsonalizatua, txartelak kargatzeko dauden 255 guneetako edozeinetara joan eta zuzenean 30 EGUNEKO ABONUA kargatu behar du, besterik gabe. Ez badu txartel pertsonalizaturik, ordea, eskatzen duen erabiltzaile motaren arabera dagokion 30 EGUNEKO ABONURAKO txartela eskuratu behar du. Aldi baterako abonu hauen gaineko informazio guztia dago webgunearen atal honetan.

Ekainaren 12a eta 28a artean, 945 txartel pertsonalizatu jaulki dira abonuetarako. Haietatik 693 30 eguneko abonu orokorrerako izan dira eta 252 30 eguneko gazteentzako abonurako. Familia ugarientzako txartelen kasuan, ez da jaulkipen berririk izan, txartel horiek existitzen baitziren erabiltzaile talde horrentzako berariazko abonua martxan jarri aurretik.

Beste alde batetik, nabarmendu behar da martxoaren 1ean F gizarte tarifa abian jarri zenetik, gizartetik baztertuak izateko egoeran dauden pertsonentzakoa, profil horretako 6.183 txartel jaulki direla. Hartara, abiarazi zirenetik, F gizarte tarifako txartelak erabilita, 342.605 bidaia egin dira.

Tarifa berriak bihartik aurrera, uztailak 1

Aldi baterako abonua ezartzeak beharrezko egin duen egokitzearen ondorioz, bihartik aurrera, uztailak 1, Eskualdeko Hiri Garraioan tarifa berriek hartuko dute indarra. Zehazki, aldaketak izango dira txartel bidez ordaintzean (gaueko zerbitzuan izan ezik) –bidaia bakoitzeko prezioa 0,67 € izatetik 0,70 € izatera igaroko da– eta C gizarte tarifan (familia ugarietako kideentzako tarifa) –bidaia bakoitzeko prezioa 0,47 € izatetik 0,49 € izatera igaroko da–. Horrenbestez, gainerako prezioak 2014ko berberak izango dira.

Tarifak osorik kontsulta daitezke lotura honetan. 

Beste albiste batzuk

  • Kanpaina, ikasturte berriaren hasiera eta Mugikortasunaren Europako Astearen ospakizuna batera gertatuko dira
  • Helburua da urtegiaren hondoan dagoen manganesoa eta burdina kentzea, uraren kalitatea hobetzen baitu.
  • Era berean, igandetik aurrera 23. lineak zerbitzua emango du Cordovillara