Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2018/04/26

Iruñerriko Mankomunitateak taxi zerbitzua hobetzeko diru-laguntzen deialdia egin du

Diru-laguntzen plan horrek ibilgailu ekologikoak eta taxietarako segurtasun elementuak sustatu nahi ditu, baita mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako zerbitzu ona bermatu ere

Mankomunitateak diru-laguntzen deialdi publikoa egin du ibilgailu ekologikoak sustatzeko eta segurtasun elementuak hobetzeko taxi zerbitzuan. Horrekin batera, mugikortasun urriko pertsonentzako taxi zerbitzu on bat bermatzeko helburua ere badu diru laguntzaren deialdi honek.

Diru-laguntzen lerroak hornitzeko aurrekontua mugikortasun urriko pertsonentzako taxi zerbitzua hobetzeko 30.000 eurokoa izango da. Bestalde,  ibilgailu ekologikoentzat eta segurtasun elementuak jartzeko deialdiak 10.000 euroko bakoitzeko izango dira.

Deialdi hau 2017. eta 2019. urteen arterako, urteko deialdietan, Mankomunitateko lehendakaritzaren ebazpenaren bidez onartutako Diru Laguntzen Plan Estrategikotik eratorri da. 

Diru-laguntzen plan horrek hiru helburu ditu: ibilgailu ekologikoen erabilera sustatzea, taxilari eta bezeroentzako segurtasun elementuak hobetzea, eta, ahalmen urritasunen bat duten pertsonei taxi zerbitzu ona bultzatzea. 

Diru-laguntzen planaren hiru eremu

Mugikortasun urriko pertsonentzako taxi zerbitzua hobetzeko eremuaren helburua gurpilezko aulkietan mugitzen diren bezeroak eramaten dituzten autoak beharrezko baldintzetan egon daitezen, haien jabeek premiazko dirua lortzeko iturria bermatzea da. 30.000 eurokoa izango da diru-laguntza, baina 50.000koa izan daiteke baldintza batzuk bete izanez gero: aipatutako zerbitzuaren eboluzioaren arabera, ebaluaketa hori ikusita aurrekontutako dirua nahikoa ez dela erabakia eta aurrekontuen egokitzapena. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 30ean amaituko da.

Diru-laguntzen “Zero igorpeneko” esaten zaien ibilgailuak eta “ECO” ibilgailuak kontuan hartzen dituen ildo estrategikoan 2017ko abenduaren 1etik 2018ko azaroaren 30a arte erositako autoen jabeek besterik ezin izango dute  parte hartu. Auto horiek Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Ibilgailuen Erregistroan zehaztutako sailkapenaren barruan sartuak egon behar dute. Testuinguru horretan, 2.500 eurorainoko diru-laguntza “Zero igorpeneko” esaten zaien ibilgailuen sailkapenekoak edo, gurpildun aulkietarako egokitutako ibilgailuen kasuan, “ECO” etiketa dutenak eta bulkatzeko diesel erregaia erabiltzen ez dutenak direnetarako jasoko dute. Bukatzeko diesel erregaia erabiltzen ez duten gainerako “ECO” taxien kasuan, gehieneko diru-laguntza 750 eurokoa izango da. Ildo estrategiko horretan eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30ean amaituko da.

Diru-laguntzen helburu nagusia ingurumenaren babesa da. Horretaz gain ibilgailu ECO berriak izateari bultzakada bat eman nahi zaio. Auto horiekin mugikortasun iraunkorra eta eraginkorra bermatzea bilatzen da eta, horrekin batera, haizearen kalitatea eta inguruko soinu neurria hobetzea.

Egun, 316 ibilgailuko flotan, “Zero igorpeneko” esaten zaion ibilgailu hiru daude; hain zuzen, guztiz elektrikoak direnak. Bestalde, “ECO” ibilgailuak 89 dira, hau da, flota osoaren %29a. 

Taxien segurtasun neurriak jartzeko lerroari dagokionez, Mankomunitatea sektorearekin lankidetzan ariko da profesionalen eta bezeroen segurtasun handiagoa bermatzen duten neurriak ezartzean. Horretarako, lizentzia bakoitzeko 500 eurorainoko finantzaketa jasotzen du 2017ko abendutik 2018ko azaroaren 30aren artean segurtasuneko hainbat elementu instalatzeko egindako lanak ordaintzen laguntzeko, hala nola manparak, pisoiak, aurkitzeko GPS gailuak kokatzeko.
Deialdiaren xehetasun guztiak Iruñerriko Mankomunitatearen Egoitza Elektronikoan (sedeelectronica.mcp.es/eu) eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean argitaratuta daude.

 

Beste albiste batzuk