Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2019/09/17

IMk proba pilotu bat abiarazi du, garraio-txartelak mugikorraren bidez birkargatzeko

Birkargatzeko sarea zabaltzen du aplikazioak, eta Android sistemako modelo batzuetan dago operatibo

Gaurtik aurrera, asteartea, erabilgarri dago ‘Recarga TUC’ aplikazio berria, Eskualdeko Hiri Garraioko txartelak sakelako telefonoaren bidez birkargatu eta haien kontsulta egiteko. Aplikazioa proba pilotu moduan baliatuko da, eta Android sistema eragilea duten sakelakoetan baino ez da egongo operatibo, zehazki, NFC teknologia duten sakelako telefonoen modelo batzuetan baino ez. Mota horretako sakelakoak dituzten pertsonek edozein unetan eta eskudirurik behar izan gabe birkargatu ahal izango dute Eskualdeko Hiri Garraioko txartela.

 

 
EHGko txartelen kontsulta eta birkarga

“Recarga TUC” app-a dohainik behera kargatu ahal da Google Play aplikazio-dendatik. Edonola ere, sakelakoak NFC teknologia badu baino ezin izango da egin. Behin aplikazioa behera kargatuta, EHGko txartela mugikorraren atzeko aldera hurbildu beharko da, NFC txipa aplikazioarekin bateragarria den edo ez jakiteko.  

Behin bateragarritasuna egiaztatuta, aplikazioak pantaila nagusi edo home bat erakutsiko du, eta bertan aukera nagusiak agertuko dira: txartelaren kontsulta eta eguneratzea, zure txartelak ikustea, birkarga, birkarga baliogabetzea eta gorabeherak jakinaraztea.

Kontsulta eta eguneratzea. Behin txartela irakurrita, erabiltzailearen datuen informazioa erakutsiko da pantailan, txartelaren saldoa, iraungitze-data, titulu-mota eta datu historikoak (egin diren azken hiru birkargak eta azken sei bidaiak). 

Nire txartelak. Txartelak aplikazioan gordetzeko aukera ematen da, hartara, datuetara eta kontsultetara errazago sartu ahal izateko.

Birkarga. Bi aukera ematen dira: diru-zorroa birkargatzea, aldi baterako abonua berritu edo eskuratzea. Gordetako txartelen zerrenda agertuko da eta nahikoa da birkargatu nahi dena hautatzea. Zuzenean birkargatu ere ahal izango da, aurretik erregistratutako txartelik ez badago. Behin pausoa egiaztatuta, ordainketa-pasabidera bidaliko gaitu sistemak, eta han bankuko datuak sartu beharko dira, txartela birkargatzen amaitzeko.

Birkargak baliogabetzea. Birkarga baliogabetzea prozesu erraza da, gerta litezkeen arazoak konpontzeko bidea ematen duena, adibidez, osatu gabe gelditu diren eragiketekin edo hutsegitez egin diren transakzioekin.

Gorabeherak. Gorabeherak jakinarazi edo kontsultatu ahal izango dira, eta euskarria emateko taldearekin harremanetan jartzeko aukera emango da.

Adierazi behar da aplikazioa gaztelaniaz eta euskaraz erabil daitekeela, eta horretarako terminalaren hizkuntza konfiguratu beharko da sistema eragilean. Gainera, desgaitasunen bat duten pertsonentzat ere prestatuta dago. 

Zalantzaren bat edukiz gero, erabilera-gidaliburua kontsultatu ahal izango da. Zehazki, Mankomunitatearen webgunean eskuratu ahal da: www.mcp.es

EHGaren berrikuntza teknologikoa

Urte honetaz geroztik Iruñerriko Mankomunitatea gauzatzen ari den Eskualdeko Hiri Garraioaren berrikuntza teknologikoko prozesuaren barnean dago aplikazio hau martxan jartzea. Hobekuntzak ekarriko ditu elektronikoki ordaintzeko bitartekoetan, eta bai ustiapena eta informazioa laguntzeko sisteman (SAEI), komunikazioetan eta segurtasunean.  

Gogoan izango denez, berrikuntza teknologiko honen barnean, urte honetaz geroztik 9. lineako billabesek (Renfe – Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta 18. lineakoek (Zizur Nagusiko urbanizazioa – Sarriguren) Interneterako doako konexioa eskaintzen dute, wifi bidez.  

Beste alde batetik, hurrengo hilabeteetan, birkarga telematikorako sistema eguneratzean eta autobusetan ordaintzeko sistemak berritzean aurrera egiten jarraituko da, duela gutxi 1. linean (Unibertsitateak) eta 3.ean (Zirkularra, mendebaldea: Hirigunea - Antsoain) egin den moduan.

Beste albiste batzuk

  • Zuhaitza 2.530 botila berrerabilgarrik eratuta dago eta zortzigarren urtez jarraian kokatu da Baluarteko plazan
  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua