Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2019/07/01

Eskualdeko Hiri Garraioaren ordutegiak sanferminetan

Aurreko urteetan bezala, linea gehienek eguneko 24 orduetan emango dute zerbitzua, etenik gabe

Prest daude Eskualdeko Hiri Garraioak hurrengo sanferminetan izango dituen ordutegiak, maiztasunak eta ibilbideak, eta garraioko zerbitzuaren webguneko lotura honetan kontsultatu daitezke. 

Garraioko zerbitzua nabarmen aldatu ohi da San Fermin jaiak iristen diren bakoitzean, Alde Zaharreko bideetarako sarbideetan zirkulazioa murriztu egiten baitute eta egun horietan bidaiari kopurua izugarri handitzen baita. Kalte handiena hartuko duten lineen artean, Iruñerriaren iparretik hegora ibili ohi direnak egongo dira –haien ibilbidea bitan zatitu beharko da–, eta bai hiriburuko Alde Zaharraren inguruetan ibiltzen direnak ere. 

Aurreko urteetan bezala, linea gehienek (denak, L7, L19, L23, LA eta haurrentzako barraken eremura doan linea izan ezik) eguneko 24 orduetan emango dute zerbitzua, etenik gabe.

Aipatu beharra dago aurten 22 lineak ere (Merindadeen plaza - Lezkairu) 24 orduko zerbitzua emango duela eta 5S linea Cordovillaraino iritsiko dela (24 orduz).

Informazioa hainbat euskarritan

Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ez ezik (www.infotuc.es), garraioko zerbitzuak sanferminetan izango dituen xehetasunak zutoinetan eta markesinetan eta bertako egunkarien bidez banatuko den informazio triptiko batean ere kontsultatu ahal izango dira.

Beste alde batetik, Iruñerriko hotel guztietara banatuko diren eskupaper batzuk eman dira argitara. Amaitzeko, EHGak Iruñearen erdialdean dituen geralekuei buruko informazioa duten 25.000 triptiko banatuko ditu Iruñeko Udalaren Herritarren Segurtasunerako Arloak, babes zibilerako laguntzaileen bidez (“naranjito” esan ohi zaie).

Beste albiste batzuk

  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23