Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2019/09/25

Eskualdeko Hiri Garraioaren gutxieneko zerbitzuak ezarri dira, ostiralerako, irailak 27, deitu den greba orokorra dela-eta

Eguneko gutxieneko zerbitzuak %60koak izango dira puntako orduetan eta %40koak ordu lasaietan

Hurrengo ostiralerako, irailak 27, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuan 00:00etatik 24:00etara deitu den greba orokorra dela-eta, eta Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren 561/2019 Ebazpena aintzat hartuta, zerbitzu horren gutxieneko zerbitzuak ezarri dira. Hain zuzen ere, eguneko zerbitzuan, %60koak izango dira puntako orduetan (06:30etik 09:30era, 13:00etatik 15:30era eta 17:00etatik 20:30era) eta %40koak ordu lasaietan (09:30etik 13:00etara, 15:30etik 17:00etara eta 20:30etik 22:30era).

Gaueko zerbitzuaren kasuan, zerbitzu minimo gisa mantenduko da orduan zerbitzu bat egitea gaueko lineetako bakoitzean, N8 linean (Labriteko aldapa - Mutiloa) eta N9 linean (Sarasate pasealekua - Orkoien) izan ezik, horietan zerbitzu bat egingo baita bi ordutik behin. Zerbitzu minimo horiek ostiraletik (irailak 27) larunbaterako (irailak 28) bitarteko goizaldean mantenduko dira. Nabarmendu behar da irailaren 26ko, osteguneko, gaueko zerbitzuan zerbitzu minimo moduan mantenduko dela ohiko funtzionamendu osoa.

Aukeratzeko beste garraiobiderik ez duten pertsonek hiri-garraioan ordu-tarte horretan egiten dituzten 71.500 bidaiei eragingo die nagusiki aurreikusita dagoen grebak.

Zerbitzuaren xehetasunak billabesetan, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean (www.infotuc.es) eta herritarrei arreta emateko telefonoan (948 42 32 42) kontsultatu ahal izango dira.

Beste albiste batzuk

  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea