Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2019/03/06

Eskualdeko Hiri Garraioaren gutxieneko zerbitzuak ezarri dira, ostiralerako, martxoak 8, deitu den greba orokorra dela-eta

Eguneko gutxieneko zerbitzuak %60koak izango dira puntako orduetan eta %40koak ordu lasaietan

Hurrengo ostiralerako, martxoak 8, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuan 00:00etatik 24:00etara deitu den greba orokorra dela-eta, eta 16/2019 Foru Agindua, otsailaren 28koa, aintzat hartuta, zerbitzu horren gutxieneko zerbitzuak ezarri dira. Hain zuzen ere, eguneko zerbitzuan, %60koak izango dira puntako orduetan (06:30etik 09:30era, 13:00etatik 15:30era eta 17:00etatik 20:30era) eta %40koak ordu lasaietan (09:30etik 13:00etara, 15:30etik 17:00etara eta 20:30etik 22:30era).   

Gaueko zerbitzuaren kasuan, zerbitzu minimo gisa mantenduko da orduan zerbitzu bat egitea gaueko lineetako bakoitzean, N8 linean (Labriteko aldapa - Mutiloa) eta N9 linean (Sarasate pasealekua - Orkoien) izan ezik, horietan zerbitzu bat egingo baita bi ordutik behin. Zerbitzu minimo horiek ostiraletik (hilak 8) larunbaterako (hilak 9) bitarteko goizaldean mantenduko dira. Nabarmendu behar da martxoaren 7ko, osteguneko, gaueko zerbitzuan zerbitzu minimo moduan mantenduko dela ohiko funtzionamendu osoa. 

Sindikatuek greba orokorrerako deialdi desberdinak egin dituzte eta haien iraupenak ere desberdinak dira. Hartara, deialdi horiek gainjarri egin direnez eta bakoitzerako zerbitzu minimo bereiziak ezartzea ia ezinezkoa zenez, kasu zabalenerako zerbitzu minimoak ezartzea erabaki da, hau da, egun horretako 00:00 eta 24:00 arteko greba orokorreko deialdirako. 

Aukeratzeko beste garraiobiderik ez duten pertsonek hiri-garraioan ordu-tarte horretan egiten dituzten 71.500 bidaiei eragingo die nagusiki aurreikusita dagoen grebak.

Zerbitzuaren xehetasunak billabesetan, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean (www.infotuc.es) eta herritarrei arreta emateko telefonoan (948 423 242) kontsultatu ahal izango dira.

Beste albiste batzuk