Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2021/05/13

Eskualdeko Hiri Garraioaren gaueko zerbitzuak berriro ekingo dio zerbitzuari bihar, ostirala

Igandetik ostegunera zerbitzua 00:00etan amaituko da; ostiral, larunbat eta jai-bezperetan, 02:00etan

Alarma-egoera amaitu dela-eta, Eskualdeko Hiri Garraioak berriro ekingo dio gaueko zerbitzuari linea guztiekin bihar gauetik aurrera, ostirala, maiatzak 14.

Gogoan izango denez, urriaren amaieraz geroztik, gaueko zerbitzua N1 (San Ignazio etorbidea - Zizur Nagusia), N2 (Sarasate pasealekua – Barañain) eta N7 (Sarasate pasealekua - Sanduzelai - Txantrea – Nafarroa Behereko etorbidea) lineek baino ez dute eman, 00:00ak arte asteko egun guztietan.

Bihartik aurrera, ostirala, gaueko lineek zerbitzu hau emango dute:

  • Igandetik ostegunera, 00:00etan amaituko da (egun horietan N9 lineak ez du zerbitzurik ematen).
  • Ostiral, larunbat eta jai-bezperetako gauetan, zerbitzua 02:00ak arte luzatuko da gutxi gorabehera.

Erreferentzia moduan, aipa daiteke zerbitzu hau joan den udan, ekainaren 21a eta urriaren 21a artean, eman zen zerbitzuaren berdina izango dela.

Indarrean dauden ordutegien eta maiztasunen informazio zehatza Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean (www.infotuc.es), “Tu Villavesa” aplikazioan eta IMren Herritarren Arretarako Zerbitzuaren telefonoan (948 423242) kontsultatu ahal da.

Beste albiste batzuk

  • Erakundeak iraunkortasunarekin duen konpromisoa nabarmendu du Campiónek, bere jarduketa guztiak markatzen dituena
  • Parte hartzeko, Mankomunitatearen webgunean izena eman behar da: www.mcp.es
  • Gainera, gaueko zerbitzuaren ordutegia pandemiaren aurreko bera izatera itzuliko da