Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2018/11/21

Ekainaz geroztik, hamabi billabesa hibrido berri jarri ditu zerbitzuan Mankomunitateak

Ibilgailu berri hauek zerbitzuan jarrita, egun flotan 143 autobus daude eta haien batez besteko adina 7,10 urtekoa da

Joan den ekainaz geroztik Eskualdeko Hiri Garraioko flotan pixkanaka sartzen joan diren hamabi autobusetatik azkena jarri du zerbitzuan Mankomunitateak azaroan. Hamabi ibilgailu berriak jada Iruñerrian dabiltza, eta Mercedes-Benz etxekoak dira, Citaro Hybrid modelokoak, motor hibridoa dutenak. Hain zuzen ere, haietatik zortzi artikulatuak dira, 18 metroko luzera dutenak, eta beste laurak zurrunak dira, 12 metroko luzerakoak.

Zortzi ibilgailu artikulatuek EURO VI diesel motorra eta motor / sorgailu elektrikoa, berreskuratzeko funtzioa duena, dituen sistema hibridoa daukate. Ibilgailu bakoitzean, guztira, 144 plaza daude (haietatik 41 eserita joateko dira) eta gurpildun aulkiak joateko bi toki. Unitate bakoitzaren prezioa 391.500 eurokoa da (BEZa kanpo).

Lau ibilgailu zurrunek ere antzeko motorra dute eta haietako bakoitzean, guztira, 93 plaza daude (haietatik 24 eserita joateko dira) eta gurpildun aulkiak joateko bi toki. Unitate bakoitzaren prezioa 299.500 eurokoa da (BEZa kanpo).

Hamabi autobus berri horiek kontuan hartuta, flotan teknologia hibridoa duten 33 ibilgailu daude, hau da, ibilgailu guztien %23,1 dira halakoak. Horrenbestez, beste pauso bat eman da, CO2 gasen igorpenari dagokionez, IM 2030erako erakunde neutroa izateko konpromisoan. 

Hamabi autobus berri horiek, gainera, babesteko manpara dute, gidariaren postuan kokatuta, eta bideozaintzarako sistema. Jakina denez, azken bi urteetan Mankomunitatea TCC enpresarekin eta hartako enpresa batzordearekin batera lanean aritu da, autobus gidarien segurtasun pertsonala hobetzeko. Hartara, egun, ibilgailu berri hauek kontuan hartuta, flotako 18 autobusek segurtasun manparak dituzte eta 127 ibilgailutan bideozaintzako kamerak daude. Gogora ekarri behar da segurtasuneko alderdi hauek eta beste batzuk 2017an sartu zirela Eskualdeko Hiri Garraioaren ordenantzan, eta ordenantza horrek zehapenak hartzen dituela barnean jokaera gizalegegabeetarako.

Aurreko ekainetik, hamabi autobus berri horiek zerbitzua ematen hasi diren heinean, bederatzi ibilgailu diesel kendu dira (lau zurrun eta bost artikulatu), 12,5 eta 14,5 urte artean zituztenak. Horrenbestez, flotan 143 ibilgailu daude, aurreko urtean baino hiru gehiago, eta batez besteko adina 7,76 urtekoa izatetik 7,10 urtekoa izatera igaro da.

Kalifikazio hobea, gogobetetasun azterlanean

Autobusen flota berritzea elementu giltzarria da Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren etengabeko hobekuntzarako. Egin den azken gogobetetasun inkestan, 2017an, zerbitzuak 7,8 puntuko kalifikazioa eskuratu zuen 10etik: duela 19 urtetik egin diren azterlan guztietan erregistratu den nota onena, hain zuzen ere. Balorazio onena lortu zuten alderdiak autobusetan sartzeko erraztasuna, ibilgailuen segurtasuna, geralekuen kokapen egokia eta ibilgailuen garbitasuna eta zainketa izan ziren.

Beste albiste batzuk

  • Zuhaitza 2.530 botila berrerabilgarrik eratuta dago eta zortzigarren urtez jarraian kokatu da Baluarteko plazan
  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua