Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2015/10/13

Ekaina eta iraila artean hiri garraioko aldi baterako 9.483 abonu kargatu dira

Irailaren 30a artean 484.543 bidaia egin dira abonu horiek erabilita

Joan den ekainaren 12an abian jarri zirenetik eta irailaren 30a artean, hiriko garraioko 30 eguneko 9.483 abonu kargatu dira. Haietatik guztietatik 4.653 abonu orokorrak dira, 3.551 gazteentzakoak eta 1.279 familia ugarientzakoak.

Denbora tarte horretan bertan, guztira, 485.543 bidaia egin dira: 288.978 bidaia 30 eguneko abonu orokorra erabilita, 139.874 bidaia, gazteentzako abonua erabilita, eta 55.691 bidaia, familia ugarientzakoa erabilita.

Gogoan izango denez, ekainaren 12az geroztik Eskualdeko Hiri Garraioan ordaintzeko era berri hau dago: 30 EGUNEKO ABONUA. Abonu horrek aukera ematen du, prezio finko batean, nahi adina bidaia egiteko, edozein egunetan eta edozein ordutan, 30 eguneko epean.

Hasiera batean, aldi baterako abonu horien hiru mota jarri dira martxan: orokorra (30 euro balio du), 26 urtetik beherakoentzakoa (24 euro balio du) eta familia ugarientzakoa (21 euro balio du).

5.877 txartel jaulki dira abonuetarako

Gogora ekarri behar da 30 eguneko abonua erabili ahal izateko erabiltzaileek garraio txartel pertsonalizatua (argazkia eta izena duena) eduki behar dutela, bertan kargatu ahal izateko abonu hori. 

Erabiltzaileak jada badu txartel pertsonalizatua, txartelak kargatzeko dauden 255 guneetako edozeinetara joan eta zuzenean 30 eguneko abonua kargatu behar du, besterik gabe. Ez badu txartel pertsonalizaturik, ordea, eskatzen duen erabiltzaile motaren arabera dagokion 30 eguneko abonurako txartela eskuratu behar du.

Ekainaz geroztik 5.877 txartel pertsonalizatu jaulki dira abonuetarako. Haietatik 2.838 30 eguneko abonu orokorrerako izan dira eta 3.039 30 eguneko gazteentzako abonurako. Familia ugarientzako txartelen kasuan –txartel horiek existitzen ziren erabiltzaile talde horrentzako berariazko abonua martxan jarri aurretik–, 3.173 txartel berri jaulki dira eta, beraz, ondoriozta daiteke portzentaje handi bat eskatu dela talde horri dagokion 30 eguneko abonua kargatzeko haietan.

Amaitzeko, nabarmendu behar da martxoaren 1ean F gizarte tarifa abian jarri zenetik, gizartetik baztertuak izateko egoeran dauden pertsonentzakoa, profil horretako 7.629 txartel jaulki direla. Hartara, abiarazi zirenetik, F gizarte tarifako txartelak erabilita, 842.329 bidaia egin dira.

Beste albiste batzuk

  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23