Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2020/06/01

EHGko txartel pertsonalizatuak egiteko guneen ordutegi eguneratuak

Konfinamendua arintzeko plana dela-eta, estanko batzuetako ordutegietan aldaketak egin dira

Konfinamendua arintzeko plana dela-eta, tabako-denda eta aldi berean EHGko txartel pertsonalizatuak egiteko gune diren estanko batzuen ordutegiak aldatu dira. 

Taula honetan ordutegi eguneratuak ageri dira:

Horrez gain, Logistaren ordezkaritza (Cañada Real k., 6, Berriobeiti) zabalik egongo da lanegunetan, 08:00etatik 16:00etara, EHGko txartel pertsonalizatuak egiteko eta haiekin izan daitezkeen gorabeherei erantzuteko.

Gogora ekarri behar da joan den maiatzaren 13an Mankomunitateak berriro zabaldu zuela herritarrei aurrez aurreko arreta emateko zerbitzua, Iruñeko Navas de Tolosa kalearen 29an dagoena. Edonola ere, aurrez aurreko arreta izateko, aurretik hitzordua eskatu behar da 948 423242 telefono-zenbakira deituta, 08:30etik 14:30era.

Hala eta guztiz ere, herritarrei oraindik ere gomendatzen zaie izapideak IMren webguneko atal honetan dagoen zerbitzu telematikoaren edo telefono bidezko zerbitzuaren (948 423242) bitartez egiteko. Horrenbestez, zerbitzu presentziala aukera gehigarri moduan ageri da, arreta telematikoa erabiltzea ezinezkoa den kasuetarako batik bat.

Beste albiste batzuk