Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2020/04/03

EHGko txartel pertsonalizatuak egiteko guneen ordutegi eguneratuak

Koronabirusaren krisia dela-eta, estanko batzuetako ordutegietan aldaketak egin dira

Koronabirusaren krisia dela-eta, tabako-denda eta aldi berean EHGko txartel pertsonalizatuak egiteko gune diren estanko batzuen ordutegiak aldatu dira.

Taula honetan ordutegi eguneratuak ageri dira:

Horrez gain, Logistaren ordezkaritza (Cañada Real k., 6) zabalik egongo da lanegunetan, 08:00etatik 16:00etara, EHGko txartel pertsonalizatuak egiteko eta haiekin izan daitezkeen gorabeherei erantzuteko.

Gogora ekarri behar da koronabirusa kutsatzeko arriskuaren aurrean prebentzio-neurri moduan Iruñerriko Mankomunitateak itxi egin zuela joan den martxoaren 16an herritarren arretarako aurrez aurreko zerbitzua, Iruñeko Navas de Tolosa kalearen 29an kokatuta dagoena.

Beste albiste batzuk