Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2019/05/06

ECO ibilgailuak taxien herenak dira jada Iruñerrian

Flota osatzen duten 316 ibilgailuetatik 108k Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako identifikazio hori dute

2019an, ECO gisa sailkatutako ibilgailuak herenak baino gehiago dira Iruñerriko taxietan. Zehazki, ezaugarri horiek dituzten 108 ibilgailuak flota osoa eratzen duten 316 ibilgailuen %34,17 dira.

Gogora ekarri behar da Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak duela gutxi ingurumen-bereizgarrien edo eranskailuen sistema bat ezarri duela, zeinak kontuan hartzen baitu isurpenen teknologia eta katalogatu egiten baititu, erregai-motaren edo bulkatze-sistemaren arabera. Era berean, ibilgailu bakoitza egin den urtea baloratzen du. Hartara, lau bereizgarri daude: ‘Zero isurpen’ (kolore urdina), Eco (kolore berdea eta urdina), C (kolore berdea) eta B (kolore horia).

Iruñerrian dauden 108 ECO ibilgailuetatik lauk, gainera, “Zero isurpen” kategoria dute. ‘Zero isurpen’ ibilgailu garbienaren eranskailua hauei ematen zaie, zehazki: %100 elektrikoak diren ibilgailuak, maila zabalduko elektrikoak, hidrogenoz elikatzen diren elektrikoak (erregai-pila) eta entxufatu ahal diren hibridoak, 40 kilometrotik gorako autonomia elektrikoa dutenak.  

Ondorioz, ibilgailu zaharrenek eta gehien kutsatzen dutenek ezin dute ECO eranskailuetako bakar bat eskuratu eta, esate baterako, zirkulazioa eranskailu horien arabera mugatu den hiri handietan kutsadurari aurre egiteko ezarri diren neurriek kalte handien eragiten dietenak dira. Izan ere, zenbait kasutan, ECO eta isurpenik eragiten ez duten ibilgailuak baino ezin dira ibili.

Nabarmendu behar da isurpenak murriztea beti dela garrantzitsua ingurumenerako baina are garrantzitsuagoa dela beren ibilbide guztiak hiri-eremuetan egiten dituzten enpresen edo profesionalen kasuan, taxiekin gertatzen den moduan. 

Ibilgailu ekologikoetarako dirulaguntzak

Adierazi behar da 2018an Iruñerriko Mankomunitateak 14 dirulaguntza eman zituela ibilgailu ekologikoetarako. Zenbateko osoa 10.000 eurokoa izan zen. Hain zuzen, zero isurpeneko bi ibilgailu elektrikok 2.500 euro jaso zituzten (bakoitzak) eta hamabi ibilgailu hibridok, ECO ibilgailuak, 416,66 euro jaso zituzten (bakoitzak).

Beste albiste batzuk

  • Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea ordeztuko du zerbitzu horrek
  • Jaien ingurunean bildutako hondakinen kantitatea %9,09 handitu da, eta bildutako beiraren kantitatea, %26,59
  • Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela