Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2016/02/24

Denbora errealean informazioa emateko 30 taula berri, EHGko geralekuetan

Iruñean eta Iruñerrian 100 dira informazioa emateko taulak dituzten geralekuak, hau da, geraleku guztien %19

Iruñerriko Mankomunitateak denbora errealean informazioa emateko 30 taula kokatu ditu Eskualdeko Hiri Garraioko geralekuetan, eta, hartara, lehendik zeuden 70ei gehitu zaizkie. Horrenbestez, kokatzeko bigarren fase honen ondoren (aurreko urteko ekainean hasi eta hilabete honetan amaitu da), 100 dira informazioa emateko taulak dituzten geralekuak.

Hain zuzen ere, kokatzeko planaren barnean hauek egin dira: 23 taula berri instalatu dira lehendik zeuden markesinetan, 2 taula lehendik zeuden zutoinetan, 4 taula markesina berrietan eta 1 zutoin berri batean; sarera konektatu dira; eta taula guztien informazio sisteman aktibatu dira.

Sareko geralekuen %19k dituzte taulak

Guztira, dauden 528 geralekuetatik 100etan daude informazioa emateko taula horiek, hau da, sareko geralekuetan %19tan. Hartara, Mugikortasun Metropolitarraren Behatokiak egindako azken azterlanean jasotako indize nazional onenak gainditzen ditu portzentaje horrek. Azterlan hori 2015eko apirilean eman zen argitara eta 2013ko datuak jasotzen ditu. Hain zuzen, azterlan horretan, Iruñerriko Hiri Garraioa hirugarren tokian zegoen, %14 izanda, Camp de Tarragona (%16) eta Asturiasen ondotik (%15).

Taulak izango dituzten geralekuak aukeratzeko hainbat faktore hartu dira aintzat, besteak beste, zerbitzuan sartzeko erabiltzaileen bolumena, geraleku bakoitzekoa, geraleku bakoitzean egindako autobus-aldaketen zenbaketa, taulekin bateragarriak diren altzariak egotea edo instalatzeko aukera (modelo berriko markesinak, arruntak edo bikoitzak, salbuespen jakin batzuk izan ezik, haietan taula zutoinaren gainean kokatu baita). Edonola ere, argiteriaren agintze zentrora taularen konexio elektrikoa egin ahal izateak baldintzatu du hori guztia.

Denbora errealeko informazioa emateko taulak sareko geraleku hauetan instalatu dira:

Geralekuaren kodeaDeskribapena
206Barañaingo etorbidea (Yamaguchi parkea)
259Ermitagaña (Pedro Malón de Chaide kalea)
98Nafarroa Behereko etorbidea (apaizgaitegiaren parean)
557Sarrigurrengo errepidea (Erroma kaleko birib.)
268Sarrigurrengo errepidea (Fuente de la Teja kaleko birib.)
13Merindadeen plaza, 3
276Merindadeen plaza, 1-2
326Teobaldoen kalea, 1-5
24Zaragozako etorbidea, 6-8
25Zaragozako etorbidea (13.aren parean)
545Nafarroako Gorteen kalea (Karlos III.aren etorbidea)
527Armada etorbidea (Ziudadela)
50Iturrama kalea (Félix Huarte plaza)
121Irunlarrea kalea (Nafarroako Ospitalea)
164Zaragozako etorbidea (72.aren parean)
201Baiona etorbidea, 30
66Atarrabiako etorbidea (17.aren parean)
62Marcelo Celayeta etorbidea, 76
82Marcelo Celayeta etorbidea, 99
60Marcelo Celayeta etorbidea, 8
85Marcelo Celayeta etorbidea (4.aren parean)
304Gipuzkoako etorbidea, Cuatro Vientos birib., 10
61Marcelo Celayeta etorbidea, 30
525Fermín Daoiz kalea, 1
91Atarrabia, Larrainak kalea (Karrobide kalea)
23*Merindadeen plaza, 1 - 2
5*Pio XII.aren etorbidea (Klinika Unibertsitarioaren parean)
392*Oliveto Kondearen etorbidea, 2
177*Nafarroako Gorteen kalea, 3
100*Nafarroa Behereko etorbidea, 9 bis

*Aurretik altzariak berritu dira

Beste albiste batzuk

  • Lauhilekoaren amaieran ordainduko litzateke itxialdiak ukitutako egunei dagokien fakturaren zatia
  • COVID-19aren aurka egiteko Nafarroako Gobernuak agindutako neurrien artean ezarrita dago Hiri Garraioan gehieneko edukiera %50ekoa izango...
  • Kostuak ordaintzera zigortu du alderdi demandatua, Nafarroako Kontratuen Administrazio Auzitegia