Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2021/03/01

Behin-behineko taxi-geralekuak, txertaketa-gune gisa egokitutako kiroldegien ondoan

Geralekuak martxoaren 2an eta 3an egongo dira martxan, Azpilagañan, eta 4an eta 5ean, Arrotxapean

Iruñerriko Mankomunitateak eta Teletaxi elkarteak, Iruñeko Udalarekin lankidetzan, behin-behineko taxi-geralekuak egokituko dituzte Azpilagañako eta Arrotxapeko kiroldegien ondoan. Hartara, aste honetan instalazio horietara txertoa jartzera joango diren adineko pertsonen mugikortasuna erraztuko da.

Jakina denez, COVID-19aren kontrako txertaketa-kanpainan sartutako lehen biztanle-taldeei deitzen hasi da Osasunbidea herritar guztien artean, eta lehenik eta behin 80 urtetik gorako pertsonei egin die deia. Iruñearen eta Iruñerriaren kasuan, Azpilagañako eta Arrotxapeko kiroldegiak izango dira kanpainako lehen aste honetarako prestatutako txertaketa-guneak.

Zehazki, behin-behineko taxi-geralekuak martxoaren 2an eta 3an egongo dira martxan Azpilagañako kiroldegiaren ondoan, eta 4an eta 5ean Arrotxapeko kiroldegiaren ondoan. Kiroldegi bakoitzaren atetik gertu, lau bat taxitarako gune bat egokituko da.

Beste albiste batzuk

  • Horiek egiten ari diren pertsonek etxera joateko hitzordua eskatzen dute objektu bat entregatzeko, bi euro ordaindu ondoren
  • Eskaintzak 1.500 erreserba baino gehiago ditu dagoeneko, 32.000 parte-hartzailerentzat
  • European Week for Waste Reduction ekimenaren webgune ofizialean eman du izena Mankomunitateak, ekintzen garatzaile moduan