Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2013/04/02

“Applícate” zozketako irabazleak

Kanpainaren helburua izan da eskualdeko hiri garraioaren erabilera bultzatzea unibertsitateetako ikasleen eta langileen artean.

Badakigu nor diren “Applícate” kanpainaren harira egindako lau IPad Miniren zozketako irabazleak: Adriana Cortés Jiménez, Martín Aoiz Pinillos, Amaia De la Fuente Blasco eta Julio Álvarez Echarri. Gogoan izango duzuenez, kanpaina honen helburua izan zen eskualdeko hiri garraioaren erabilera bultzatzea Nafarroako Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen eta langileen artean.

Hain zuzen ere, martxoko bi astetan gauzatu zen kanpaina, NUPeko eta Nafarroako Unibertsitateko campusetan. Autobus bat joan zen campusetara eta kanpaina dinamizatzeko balio izan zuen. Informazioa emateko eskupaperak banatu ziren, eta bisitariei garraioari buruzko informazio kanal nagusien gaineko azalpenak eman zitzaizkien: www.infotuc.es webgunea –garraioari buruzko informazio guztia denbora errealean eskuratzeko–, Google Transit aplikazioa –eskualdeko hiri garraioko bidaiak planifikatzeko–, “Tu villavesa” sakelakorako aplikazioa eta markesinetan dauden QR kodeak.

Informazioa emateko autobusera joan ziren pertsona guztiei, gainera, hiriko autobusean bidaiatzeko bi txartel eta kupoi bat eman zitzaizkien, behin kupoi horretan datu pertsonalak idatzita, aipatutako lau IPad Miniren zozketan parte hartzeko aukera izan zezaten.

Nabarmendu behar da hau izan dela Mankomunitateak eta TCC enpresak hiri garraioari buruzko ezaugarrien informazioa hainbat talderi emateko abian jarriko dituzten ekimenetako lehena. Izan ere, zerbitzu hau hurbildu nahi dute mugikortasun ez iraunkorreko beste eredu batzuk, besteak beste, ibilgailu pribatua aukeratzen dituzten erabiltzaileengana. Kasu honetan, lehen kanpaina hau –“Applícate” izenekoa– unibertsitateko kideentzat prestatu dute, bereziki irekiak baitira berrikuntza teknologikoetara.

 

Beste albiste batzuk

  • Lauhilekoaren amaieran ordainduko litzateke itxialdiak ukitutako egunei dagokien fakturaren zatia
  • COVID-19aren aurka egiteko Nafarroako Gobernuak agindutako neurrien artean ezarrita dago Hiri Garraioan gehieneko edukiera %50ekoa izango...
  • Kostuak ordaintzera zigortu du alderdi demandatua, Nafarroako Kontratuen Administrazio Auzitegia