Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2015/06/12

Aldi baterako abonuak Eskualdeko Hiri Garraiorako

Gaurtik aurrera hiru abonu mota erabil daitezke: orokorra, 26 urtetik beherakoentzakoa eta familia ugarientzakoa.

Gaurtik aurrera, ekainak 12, Eskualdeko Hiri Garraioa ordaintzeko era berri bat dago martxan: 30 EGUNEKO ABONUA. Abonu horrek, hain zuzen, prezio finko batean nahi adina bidaia egiteko aukera ematen du, edozein egunetan eta edozein ordutan, 30 eguneko epean.

Hasiera honetan, aldi baterako hiru abonu mota jarri dira martxan: orokorra (30 euro balio du), 26 urtetik beherako gazteentzakoa (24 euro balio du) eta familia ugarientzakoa (21 euro balio du).

BEHARREZKOA DA TXARTEL PERTSONALIZATUA EDUKITZEA

Beste ezer baino lehen, 30EGUNEKO ABONUA erabiltzeko, erabiltzaileek garraio txartel pertsonalizatua eduki behar dute (argazkia eta izena dituena), abonua kargatu ahal izateko. 

Profil sozialeko txartel pertsonalizatua lehendik edukiz gero, ez da beste kudeaketarik egin behar: txartelak kargatzeko 255 guneetako edozeinetara joan eta zuzenean kargatu behar da 30EGUNEKO ABONUA.

Erabiltzaileak badu txartel pertsonalizaturik, 30EGUNEKO ABONUA kargatzeko txartela lor dezake, den erabiltzaile motaren arabera dagokiona.

NOLA FUNTZIONATZEN DU ABONUAK? 

Behin abonua erosi duenean, txartelean kargatuta egongo da eta aktibatu egin behar da. Hain zuzen, abonua aktibatuko da autobusean lehen ordainketa egiten denean edo erosi eta handik 7 egunetara. Gero, abonuak balioa galduko du aktibatzen denetik 30 egun natural igarotzen direnean.

Balioa galtzeko 7 egun edo gutxiago falta direnetik berriro eros edo berritu daiteke. Txartelak kargatzeko 255 guneetako edozeinetan edo txartel pertsonalizatuak sortzeko 10 guneetako edozeinetan berritu ahal izango da.

Nabarmendu behar da txartel guztiek dirua duten bi atal dituztela: bata ohikoa da, bono-busarena, eta bestea abonuarena da. Bi atal horietako saldoa independentea da. Horrenbestez, abonua berritu gabe erabiltzen bada txartela, bono-busaren tarifa ordainduko da, baldin eta diru nahikoa bada. Beste alde batetik, erabiltzaileak abonua badu, harekin doazenei bidaia ordaindu ahal izango die, baldin eta diru nahikoa badu bono-busean.

HIRU ABONU MOTA 

Une honetan, hiru abonu mota daude: orokorra, 26 urtetik beherakoentzakoa eta familia ugarientzakoa. Hartara, abonu mota bakoitzaren arabera, aldatu egiten da abonu hori errentagarria izan dadin egin beharreko bidaia kopurua:

  • Orokorra (30 €): 43 bidaiatik gora, errentagarria da.
  • 26 urtetik beherakoentzakoa (24 €): 35 bidaiatik gora, errentagarria da.
  • Familia ugarientzakoa (21 €): 43 bidaiatik gora, errentagarria da.

Uztailaren 1etik aurrera indarrean egongo diren tarifen arabera kalkulatu dira bidaia kopuruak.

NOLA ESKURATU 30EGUNEKO ABONUA? 

Erabiltzaileak ez badu txartel pertsonalizaturik, 30EGUNEKO ABONUrako txartela hiru modu hauetara eska daiteke: on line edo sarean –Mankomunitatearen webgunearen bidez–, txartelak kargatzeko 255 guneetako edozeinetara joanda edo txartel pertsonalizatuak sortzeko 10 guneetako edozeinetara joanda.

Abonu mota bakoitzerako txartelak eskatzeko moduari buruzko argibide zehatzak webguneko atal hauetan kontsultatu daitezke:

30EGUNEKO ABONUEI buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, eskupaper hau ere kontsultatu daiteke.

Aldi baterako abonu hauen aurkezpena gaur goizean egin da, eta bertan izan dira Mankomunitateko lehendakaria, José Muñoz, Mankomunitateko Garraio Arloko zuzendaria, Jesús Velasco, eta Mankomunitateko Komunikazio Arloko zuzendaria, Arturo Ruiz de Azagra. Esku hartu duenean, Muñozek adierazi du aldi baterako abonu horiek beste pauso bat direla Mankomunitatea garraioko zerbitzuaren tarifen egitura gure gizarte errealitate honetara egokitzeko egiten ari den ahaleginaren bidean. Alde horretatik, gogora ekarri du martxoan abian jarri zela gizartetik baztertuta gelditzeko arriskuan dauden pertsonentzako tarifa (F tarifa), eta gehitu du martxan jarri zenetik 5.400 txartel jaulki direla. Hain zuzen, txartel horiek baliatuta, 235.000 bidaia egin dira billabesaz.

Amaitzeko, Mankomunitateko lehendakariak jakinarazi du abonu horiek ezartzeak bi tarifa egokitzera behartu dituela. Zehazki, uztailaren 1ean hartuko dute indarra tarifa berri horiek: C tarifa (familia ugarientzakoa) 0,49 eurokoa izango da, eta bono-busaren tarifa, 0,70 eurokoa. Gainerako tarifak ez dira aldatu 2014az geroztik.

 

Beste albiste batzuk