Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Garraioa
2012/12/18

Aldaketak izango dira Eskualdeko Hiri Garraioan urtarrilaren 2tik aurrera

Zenbait ordutegi eta ibilbide aldatzea dakarten berrikuntzen artean, 24. eta 25. lineak sortzea eta 13. linea kentzea nabarmendu behar da.

Hurrengo urtarrilaren 2an indarrean sartuko dira prestatu diren aldaketak, eta, hartara, zerbitzua egokitu egingo da eskaeraren bilakaerara, sarea Mutiloarteko etxebizitzen gune berrira zabalduko da eta kostuak murriztu egingo dira. Helburua da, gainera, erabiltzaileei ahalik eta eragozpen txikienak eragitea.

Aldaketa horien arabera, aurreikusita dago 13. linea ezabatzea (Sanduzelai – Lezkairuko Zaldua), 24. linea (zirkularra Landabengo azoka) eta 25. linea (Merindadeen plaza – Mutiloartea) sortzea, eta ordutegiak, maiztasunak eta ibilbideak egokitzea.

Erabiltzaileek aldaketa hauei dagokien informazio zehatz guztia eta Eguberrietako zerbitzu bereziari dagokiona kontsultatu ahal izango dute sareko markesinetan eta autobusetan, eta www.infotuc.es webgunean.

Beste albiste batzuk