Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ahalmen urritasunen bat duten pertsonentzako txartela

RSS

Tabs

Deskribapena

%65eko edo gehiagoko ahalmen urritasuna, erabateko baliaezintasuna edo baliaezintasun handia duten pertsonek, 5 eta 65 urte artean badituzte, E tarifa berezirako txartel pertsonalizatua edukitzeko eskubidea dute. Hain zuzen, 2018rako tarifa hori 0,33 eurokoa da.

Txartel hori duten pertsonek 30EGUNEKO ABONU orokorra edukitzeko eskubidea badute ere (30 euro), ez zaie errentagarria izango ez badituzte 91 bidaia baino gehiago egiten.

Era berean, E tarifaren titular diren bidaiariekin doazen laguntzaileentzat tarifa bat ere badago. E profileko tarifaren kostu berbera izango du bidaiak (0,33 euro), baldin eta bidaia pertsona onuradunaren txartel berberarekin ordaintzen bada.

Nolanahi ere, operatiba hori aplikatzeko beharrezkoak diren doitze teknikoak egiten diren bitartean, ezohiko prozedura bat, aldi baterakoa, egokitu da. Hartara, bestelako abisurik eman bitartean, bidaiari horiekin doazen laguntzaileek kosturik gabe bidaiatuko dute. Laguntzaileak gidariari adierazi beharko dio E tarifa duen pertsona batekin doala eta hark zero kostuko txartel bat jaulkiko dio, bidaia aseguruaren balioa izango duena. Horrenbestez, aldi horretan, eta besterik adierazi bitartean, laguntzailearen bidaia ez da ordaindu beharko E profileko txartelarekin.

Ezintasun iraunkor osoa tarifa honetatik kanpo dago.

Informazio horrek balio izan dizu?