Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

30Eguneko abonuak

RSS

Tabs

Deskribapena

Iruñerriko Mankomunitateko Hiri Garraioko Zerbitzua ordaintzeko era berria da 30eguneko abonua. Hain zuzen, prezio finkoa duen tarifa laua da, eta, beraz, nahi adina bidaia egin ahal izango duzu, edozein egunetan, edozein ordutan, 30 eguneko epean. Hiru abonu mota daude: orokorra, 26 urtetik beherakoentzakoa eta familia ugarientzakoa.

BESTE EZER BAINO LEHEN, TXARTEL PERTSONALIZATUA EDUKI BEHAR DUZU

30EGUNEKO ABONUA erabiltzeko, garraio txartel pertsonalizatua eduki behar duzu (argazkia eta izena dituena), abonua kargatu ahal izateko.

Profil sozialeko txartel pertsonalizatua lehendik baduzu, ez duzu beste kudeaketarik egin behar: txartelak kargatzeko 255 guneetako edozeinetara joan eta zuzenean kargatu 30EGUNEKO ABONUA.

Ez baduzu txartel pertsonalizaturik, 30EGUNEKO ABONUA kargatzeko txartela lor dezakezu , zaren erabiltzaile motaren arabera dagokizuna.

NOLA FUNTZIONATZEN DU ABONUAK?

Behin abonua erosi duzunean, txartelean kargatuta egongo da eta aktibatu egin behar da. Hain zuzen, abonua aktibatuko da autobusean lehen ordainketa egiten duzunean edo erosi eta handik 7 egunetara.Gero, abonuak balioa galduko du aktibatzen denetik 30 egun natural igarotzen direnean.

Balioa galtzeko 7 egun edo gutxiago falta direnetik berriro eros edo berritu daiteke. Txartelak kargatzeko 255 guneetako edozeinetan edo txartel pertsonalizatuak sortzeko 10 guneetako edozeinetan berritu ahal izango da.

Txartel guztiek dirua duten bi atal dituzte: bata ohikoa da, bono-busarena, eta bestea abonuarena da. Horrenbestez, abonua berritu gabe erabiltzen baduzu txartela, bono-busaren tarifa ordainduko duzu, baldin eta diru nahikoa baduzu. Beste alde batetik, abonua baduzu, zurekin doazenei bidaia ordaindu ahal izango diezu, baldin eta diru nahikoa baduzu bono-busean.

HIRU ABONU MOTA

Une honetan, hiru abonu mota daude: orokorra, 26 urtetik beherakoentzakoa eta familia ugarientzakoa. Ondoko taula honetan, abonu bakoitzaren prezioa ageri da, eta bai 30 egunean egin beharko zenukeen bidaia kopurua ere, abonu hori errentagarria izateko.

ABONU MOTA PREZIOA AMORTIZAZIOA
OROKORRA 30€ 43 bidaia
26 URTETIK BEHERAKOAK 24€ 35 bidaia
FAMILIA UGARIAK 21€ 43 bidaia
*Uztailaren 1etik aurrera indarrean egongo diren tarifekin kalkulatutako bidaiak.

Ez baduzu txartel pertsonalizaturik, eskatu webgune honetatik bertatik 30EGUNEKO ABONUA kargatzeko txartela, zaren erabiltzaile motaren arabera dagokizuna:

E edo F tarifako gizarte txartela duten pertsonentzat, ordea, abonua kargatzea ez da errentagarria, haiek bidaia bakoitzeko ordaintzen duten prezioa merkeagoa baita.

30EGUNEKO ABONUEI buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, kontsultatu eskupaper hau.

Informazio horrek balio izan dizu?