Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

SANEAMENDURAKO AHOLKUAK ETXERAKO

Saneamendurako aholkuak etxerako

 

Hondakinak komunetik botatzean kolektoreen sarean buxadura arazoak eragiten dira, ondorio latzak eragiten zaizkio ingurumenari, eta gastu ekonomiko handia, sare horretako mantentze lanak egiteko eta hondakin urak arazteko.

Hain zuzen ere, komunetik botatzen baditugu, produktu hauek dira eragin handiena dutenak:

  • Eskuzapi hezeak, paperezko musuzapiak, txotx kotoidunak, konpresak, pixoihalak, komuneko paperaren bilkariak eta beste ehun batzuk.
  • Janari hondarrak.
  • Produktu kimikoak.
  • Landare olio erabiliak eta elikagaien gantzak.
  • Botikak eta kosmetikoak.
  • Margoak eta disolbatzaileak.

 

Uraren ziklo integrala kudeatzeko ordenantzaren arabera, Iruñerriko Mankomunitateak debekatuta dauka zabor birringailuak erabiltzea, sistema horren bidez hondakin organiko solidoak saneamenduko sareetara bideratzen baitira. Hondakin horiek jalki egiten dira, eta, ondorioz, hoditeriak buxatu eta hondatu egiten dira, eta bai araztegi txikiak eta ponpatzeko ekipoak ere.

Hori dela-eta, bereizi ezin diren etxeko jardueretako hondakinak baino ez dira bota behar etxeko isurbideetatik, funtsean elikadurakoak, gu garbitzekoak eta etxea garbitzekoak. Etxeko hondakin solidoak, aldiz, besteak beste, lehen adierazitakoak, bereizi egin behar dira eta Iruñerrian dauden garbiguneetara eraman.