Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Klima aldaketa

Cambio climático

“Nazio Batuek adierazi dute klima aldaketa izango dela gizateriak XXI. mendean aurrez aurre izango duen erronka handiena. Berotegi Efektuko Gas kantitate izugarriak aireratzea eta planetaren tenperatura nabarmen berotzea eragiten ari da gizakion jarduna, eta horrek guztiak ondorio lazgarriak izan ditzake etorkizuneko herri eta biztanleentzat”. 

CO2-ko igorpenen zati handi bat hirietan sortzen da. Igorpen horien artean, igorpen garrantzitsu batzuk daude Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuekin zuzenean lotuta, zehazki, uraren ziklo integralarekin, hondakinen bilketa eta tratamenduarekin, eta eskualdeko hiri garraioarekin.

Hori dela-eta, bere jarduerak eragiten duen karbono aztarna kalkulatu du Mankomunitateak eta, horretan oinarrituta, baterako jarduketei ekin beharko die, aztarna hori drastikoki murrizten saiatzeko epe laburrean eta ertainean, erakundearen beste konpromiso bat bezala.

Jarraian, klima aldaketaren zergatikoak hobeki ezagutu ahal izango dituzu eta Iruñerrian karbono aztarna gutxitzeko Mankomunitateak zer egin dezakeen ikusi ahal izango duzu:

ZIURTAGIRIAK – IM ETA SCPSA-REN KARBONO AZTARNA