Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

IMren Buletineko laburrak
Hondakinak
Asteartea, 2020, Maiatza 26

IM/IZsak hondakinak tratatzeko plantaren aurreproiektua aurkeztu du

Esparru berrian Iruñerriko hiri hondakin guztiak tratatuko dira: gai-organiko 155.000 t, ontziak eta gainerakoa

Aste honetan bai Administrazio Kontseiluaren bilkuran, bai Batzorde Iraukorrarenean aurkeztu da Imarkoainen egitekoa den hondakinak tratatzeko plantaren aurreproiektua.

Esparru berrian Iruñerriko hiri hondakin guztiak tratatuko dira, 155.000 t gai organiko hondakin, ontziak eta gainerakoa. Prozedura berritzaile bat erabiliko dute, errefusa eta bilduriko ontziak instalazio bakar batzuetan tratatuko dituena baliabide guztiak ongi aprobetxatzeko.

Tartatuko den gai organikoa bosgarren edukontzitik ekarritakoa izango da, baita plantan bertan bereiztuko dena, errefusazko frakziotik hartutakoa, ontzietatik eta beste gaietatik, alegia. 

Prozesura bereiztutako bi lineetan garatuko da: bosgarren edukontzia eta sistema mekaniko baten bidez baztertutako gai organikoa. Kiratsa sahiesteko esparru bereziak sortuko dira, itsiak eta hartzeko eta tratatzeko atmosfera berezi batean murgilduko direnak. Horren bidez inguruan usain txarrik ez da izango.

Gai organikoaren tratamendua berria eta aurreratua izango da teknologiko aldetik. Sortutako gasa gas naturala bihurtuko da, tuneletan izango diren digestore prozesu batzuen bitartez. Sortutako biometanoa erabiliko dute, gainera, hondakinak biltzeko erabiltzen diren ibilgailu guztiek eta autobusen %75ek (gainontzekoek Arazuriko biogasa baliatuko dute).

105105.000 metro karratukoeremua hartuko dute instalazio berriek. “Ia 0 igorpeneko esparru" bat izango da. Ahal adina plaka foltovoltaiko jarriko da, eta beroa biomasako kaldera batean sortuko da. Azkenik, sartuko den argindarra bereizgarri jatorrikoa izango da.

Proiektuaren lizitazioa 2021eko bigarren hiruhilekoan prest izango litzateke eta lanak 2022an hasiko lirake. Helburua 2023an abian jartzea da. Instalazio horietan bilduko diren hondakinen %75 tratatuko da (orain egun, %39 berreskuratzen da). Aurrekontua 50-60 miloi eurokoa izango dela aurreikusten da.

 

Otros contenidos