Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Etxeko eta auzoko konpostatzea

ETXEKO KONPOSTAJEA

Eskualdeko herritara askok etxean sortzen dituzten hondakin organikoak etxeko konposta egiteko erabiltzen dituzte. 

Etxeko hondakin biodegradagarriak, hala nola inauste hondakinak, hosto lehorrak, jan-edanen hondarrak… baliabide baliotsu bihurtzen dira. Konposta lurren kalitatea hobetzeko erabiltzen da, eta oso egokia da baratze eta lorategirako. Konposta egiten ikasteko modurik onena Mankomunitateak aldian behin egiten dituen etxeko konpostatzerako kanpainetan parte hartzea da. Egun, eskualdean, 1.400 familiak baino gehiagok egiten dute konposta, kanpaina horietan ikasi eta gero.

Etxeko konpostajerako gidaliburua (pdf formatuan)

 

AUZOKO KONPOSTAJEA

Auzoko konpostajea Badostainen (2009)

Auzoko konpostatzea da jende talde batek (bizilagunen komunitatea, herri batekoak…) hondakin organiko biodegradagarriak kudeatzea baliabide baliotsu bat lortzeko asmoarekin eta udalerriko lorezaintzako lanetarako edo parte-hartzaileen artean banatzeko baliatzeko. Gainera, etxeko konpostajea egiteko aukera ez dutenek (ez dituztelako baldintzak betetzen) edo konpost ontzi eduki nahi ez dutenek parte hartzeko bidea ematen du ekimen honek.

Nabarmendu behar da auzoko konpostatzearen helburu soziala herritarrek udal ekimenetan parte hartzea bultzatzen baitu, elkarlan altruista protagonista dela.

Auzoko konpostajearen esperientzia pilotua 2009ko urriaren erdi aldera hasi zen, Iruñerriko sei kontzejutan. Egun, hamasei herri hauek dira praktika honekin bat egin dutenak: Aizarotz, Añezkar, Añorbe, Arazuri, Egues, Etxauri, Uharte, Labio, Mutiloa, Olatz-Subitza, Oteitza Berriobeiti, Iruñea (Sanduzelai eta Mendebaldea), Sarriguren, Subitza, Taxoare eta Atarrabia.

Auzoko konpostatzearen esperientziak (pdf formatuan)